XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halaber, Pierre Coste, kritikari, erudito eta itzultzaile oparoa, Locke filosofoaren adiskide eta Newton-en Traité d`optique famatua Amsterdam-en 1720. urtean itzuli et argitaratu zuena (131) aip. lib. 71 or.; Pierre des Maizeaux, biografo, historiagile eta filosofo ezaguna, Auvergne-n jaioa eta Londresen 1745.ean hila (132) aip. lib. 248 or.: Guzti hauek izango ziren, noski, Pierre d`Urte donibandarraren lagunak edo ezagunak, edo bederen garaiko kideak izan ziren.

Denok talde alai eta langile bat osatzen zuten, jazkera eta itxuretan baino bere idazlanetan kezkatuagoak (133) 269 or., eta jenio handirik izan gabe, ez pentsamendu berrien sortzaile, eta ez ederlanen egile, beste birtute batzuen jabe ziren.

Lanerako pazientzia, kuriositate handi bat jakintza era guztietarako, jakite grina izugarria, izpiritu zabal, aske eta idekia, eta oharmen bat berak baino jakintsuagoek ez zutena.

Mundu berri baten sorreran zeudela eta pentsamendu berri baten hastapenetan, zeinen arima eta gorputza zientzia izango zen, XVIII. mendeko kosmopolitismo filosofikoaren lehen hiritarrak zirela (134) aip. lib. 185 or., alegia.

1981. urteko uda oporraldietan Pierre d`Urteren urratsen atzetik nenbilelarik Oxford hiriko Bodleian liburutegian, bi milioi t`erdi liburu eta eskuzkiribuen artean, harri eder bat, altxor berezi bat ediren nuen, 1703. urteko eskuzkiribu bat, Edward Lhwyd-en hiztegi poliglota bezala bataiatu dudana (135) 387-401 or..

Hemen euskarak leku garrantzizko bat du.

Bitxi hau bere eskutitzetako zazpi liburuen artean, Reliquiae Lhwydianae MS Ashmole 1817a bezala katalogaturik dagoen eskuzkiribuaren barnean topatu nuen.

Nola zitekeen euskara haraino iritsia izatea?.

Ingalaterrak XVII. mende bukaeran eta XVIII. mende hasieran, esan dugun bezala, zientzia gizon jakintsu eta ospetsu asko izan zituen, eta bere harrera onagatik kanpotarrek ere beren fruituak bertan eman zituzten.

Honela, egunean zeuden filosofo, zientzilari, botaniko, humanista, hitz batean, poligrafoen arteko jakintza era guztietarikoak biltzen zituzten zenbait lan bildumek, Polymathia deitzen zirenak.